Musika

badok

2019.05.15

badok

Zuzenekoa grabatu du Estankonak, hainbat gonbidaturekin

Estankona abeslariak zuzeneko grabazio bat kaleratu berri du. Oraingoz bideo formatuan bakarrik entzun eta ikus daiteke grabazioa, baina laster plataforma digitaletan ere izango da. Arteako (Bizkaia) Ustrukue gunean egindako grabazioan hainbat musikarik lagundu zuten Estankona: Ilargi Agirre (bateria), Joseba Irazoki (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Sergio Mayoral (tronpeta), hain zuzen ere.

Bakarkako hiru diskoetan jasotako abestiez gain hainbat kantu berri aletu zituen Estankonak ordubeteko emanaldian, baita Arean taldearekin grabatutako “Galdera ikurra alderantziz” abestiaren moldaketa bat ere. Sonora Estudioseko teknikariek (Iñaki Alonso eta Gilen Alkalde) jaso zuten soinua eta Bideografik ekoiztetxeak irudiak. Entzule gisa, lagun talde txiki bat gonbidatu zuen Estankonak: “Urteetan nire musikagintzan gertutasuna erakutsi izan didan jendea etorri zen, grabazioak feedback giroa eta berotasuna izan zezan”.

ETIKETAK:AreanBideografik EkoizpenakEstankonaGilen AlkaldeIlargi AgirreIñaki AlonsoJoseba IrazokiSergio MayoralTxus Aranburu