Musika

badok

2018.05.14

badok

Zuzenekoetarako taldea berritu du Joseba B. Lenoirrek

Joseba B. Lenoirrek single berria plazaratu zuen duela aste gutxi, eta orain zuzenean aurkezteko garaia heldu da. Horretarako taldea berritu du, eta azken aldian hirukotean aritu ondoren, Joseba B. Lenoir Gang-en boskote formatua berreskuratu du Berako (Nafarroa) musikariak. Haatik, talde hartatik Miren Narbaizak (gitarra, teklatuak) baino ez du errepikatzen. Oraingoan Lutxo Neirak joko du baxua, eta bi bateria jole izango ditu taldeak: Nagore Etxabe eta Ilargi Agirre.

Lehen kontzertua datorren larunbatean eskainiko du taldeak, Abadiñon (Bizkaia). The Wilsons, Sumision City Blues (Joseba Baleztenak jotzen duen beste taldea) eta Willis Drummond (Josebaren talde ohia) izango ditu oholtzakide. Ekainaren 1ean berriz, Eibarko Ez Dok Fest jaialdian joko du.

Jose B. Lenoir talde berria

Nagore Etxabe, Joseba B. Lenoir, Ilargi Agirre, Lutxo Neira eta Miren Narbaiza.

ETIKETAK:Ilargi AgirreJoseba B. LenoirJoseba BaleztenaLutxo NeiraMiren NarbaizaNagore EtxabeWillis Drummond