Ondarea

badok

2015.02.14

badok

‘Itsumutugor’ (Deabruak Teilatuetan, 1995)

Itsumutugor

‘Itsumutugor’ (Deabruak Teilatuetan, Esan Ozenki, 1995)

Dut eta gero, Deabruak Teilatuetan ildo independente eta freskoaren alde apustu egiteko talde bat da. Talde biak Euskal Herrian beti lehen mailan egon diren doinuen erreleboa dira, eta belarrien estaldura ezagutu duen jende gaztea da. Hau guzti hau kontuan hartuz, ona da arreta eskaintzea, itsutu gabe, mutu gelditu gabe, gortasunak utzita, ondo jotzen baitute eta gustura geldi baikaitezke eragingarriarekin.

Deabruak rockaren inguruan mugitzen dira,abiadura eta hardcore melodikoaren keinuak batez ere akorde gitarreroak erabiltzerakoan, eta aspektu dance batzuk sartzera ausartzen naiz. Errazago jartzeko, Bap!! aipatzen dizut, Danba, M-ak eta erreferentzia klasikoak punteoetan eta korteetan, baita melodia punk-amerikarra ere. Honi abeslariaren ahots melodikoa gehitu behar zaio -pittin bat apalegi nahasketetan-. Lehen entzunaldietan oharkabean pasatzen da baina gero inpresio ona ematen du. Itsumutugor proposamen ona da betikoa entzuten aspertu denarentzat. “Ahituta”, “Itsu eta gor”, “Eta ez zinen hunkitu”eta “Bi itzal” erakusgarriak dira.

Beste abestiak osagarri perfektua izango dira gaur arratsaldeko 8.30etan ez galtzeko Durangoko Berbaro tabernan. Derrigorrezko zita bere testu ondo asmatuekin.

Iban Gorriti (Euskaldunon Egunkaria-n, 1996ko urtarrilaren 4an)

ETIKETAK:Deabruak TeilatuetanDiskoakEuskaldunon EgunkariaHemerotekaItsumutugorKritikak