Ia lau ordu iraungo duen sei piezako «saiakera musika fikzionatua» osatu du Asier LI konpositoreak. Naturari eta generoari buruzko gogoetek zeharkatutako obra musikal bat da lana, aoinu esperimentazioaren, saiakera filosofikoaren eta ambient musikaren artean dabilena. Lehen atala kaleratu du.... gehiago irakurri
Oraingoz gutxi batzuk baino ez dira, baina zuzeneko emanaldiez berriz gozatzeko atea zabaldu da hiru hilabeteren ostean. Asteak eman duen berri nagusietako bat izan da. Hori eta egun hauetan argitaratu diren kantu, disko eta bideoklip berriak bildu ditugu ondorengo albiste katean.... gehiago irakurri
Mihise taldearen lehen diskoa ezagutzen hasi gara gaur. Usurbilgo (Gipuzkoa) hirukoteak 'Kronik@' izenburuko lana plazaratuko du datozen egunetan eta bertatik ateratako singlea estreinatu dugu, "Besterik ez" abestia.... gehiago irakurri
Bost kantu formatu digitalean eta single bat argitaratu ondoren, irailean kaleratuko du Amorantek lehen disko luzea, Aitor Etxebarriak ekoitzita. Aurrerapen gisa, Mikel Laboaren abestiari egindako moldaketaren bideoklipa estreinatu dugu.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Gorka Lazkano (Lepora taldeko kidea) Talde berria da Lepora, nahiz eta eskarmentu handiko musikariez osatua egon. Espezialistak dira instrumentuei zukua ateratzen eta trebezia hori agerikoa da lehen diskoan.... gehiago irakurri
Donostiako Viktoria Eugenia antzokiak ostiralean irekiko ditu ateak, COVID-19k eragindako osasun krisiaren ondorioz hiru hilabete itxita eman ondoren. Zea Mays taldeak eskainiko duen kontzertuak emango dio hasiera egitarau berriari. ... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Eñaut Etxamendi Euskararen jatorriaren inguruko ikerketan pasatu du azken hamarkada Eñaut Etxamendik, baina hori baino lehen Etxamendi eta Larralde bikoteko kantari gisa ezagun egin zen.... gehiago irakurri
Hainbat disko kaleratze, datozen hilabeteetarako lan berrien eta kontzertuen iragarpenak eta heriotza bat izan ditugu, besteak beste, aste honetan. Horiek eta beste batzuk jaso ditugu hemendik aurrera ostiralero zabalduko dugun 'Astea laburrean' albiste bilduman.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Sara Zozaya Bigarren lana du Sara Zozayak bost kantuz osatutako "(I)" EPa. Nerabe taldeko kideak sentsazio sakonak iradokitzeko gaitasuna erakutsi du lan eleanitz bezain barnerakoi honetan. Lan osoa ekainaren 19tik aurrera entzun ahal izango da.... gehiago irakurri
Anarik eta Thalia Zedek-ek partekatutako singlea hilaren 19an iritsiko da online denda eta plataforma digitaletara. Anarik kantari estatubatuarraren "Ladder" abestiaren euskarazko bertsioa grabatu du, eta Zedek-ek berriz, ingelesez abestu du "Harriak".... gehiago irakurri