Musika

badok

2020.06.02

badok

Anari eta Thalia Zedeken singlea, hilaren 19an kalean

Bidehuts zigiluak gaur iragarri du Anarik eta Thalia Zedek-ek partekatutako singlea hilaren 19an iritsiko dela online denda eta plataforma digitaletara. Bi kantuz osaturiko single horretan, Anarik kantari estatubatuarraren “Ladder” abestiaren euskarazko bertsioa grabatu du, eta Zedek-ek berriz, “Harriak” abestiaren ingelesezko moldaketa abestu du. Bi abestietan Anariren taldeko musikariek hartu dute parte: Ander Mujika (gitarra), Xabier Oiartzabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria) eta Mariano Hurtado (pianoa teklatuak). Halaber, Ager Insunzak biola jo du Tolosako Bonberenea estudioan Karlos Osinagarekin egindako grabazioan. cOUPAGES bildumako laugarren alea izango da eta dagoeneko eros daiteke Bidehutsen web orrian.

Anarik eta Thalia Zedek-ek proiektuaren inguruko azalpenak eman dituzte Bidehutsek zabaldutako bideo honetan.

ETIKETAK:AnariBidehutsThalia Zedek