Musika

badok

2018.11.07

badok

‘Azken indioak’ diskoaren bira iragarri du Gatibuk

Azaroaren 30ean —aurreikusitakoa baino astebete beranduago— argitaratuko du Gatibu taldeak Azken indioak lan berria. AEBetan grabatu du, Texas estatuko Sonicranch estudioan zehazki, Santi Garcia ekoizlearekin. “Musikaren, kulturaren eta euskararen katebegitik sortu” nahi izan du Gernikako laukoteak disko berria, eta “barneko hausnarketari, kanpoko begirada batekin lagundu”.

Diskoa zuzenean aurkezteko bira iragarri du gaur. Londresen abiatuko du emanaldi sorta, azaroaren 16an, eta ondoren Herrialde Katalanetan emango ditu hurrengo kontzertuak. Euskal Herriko lehen kontzertua Gasteizen izango da, abenduaren 15ean, eta birako gainontzeko emanaldiak 2019. urtean izango dira. Kontzertuetarako sarrerak azaroaren 12an jarriko dituzte salgai.

Gatibu bira

“Salto!” da diskoa sustatzeko aukeratutako lehen aurrerapen abestia.

ETIKETAK:GatibuPanda ArtistSanti Garcia