Musika

badok

2016.04.25

badok

[BIDEOA] Anarik eta Maddi Oihenartek bat egin zutenekoa

Anari eta Maddi Oihenart kantariek taula gainean bat egin zuten Loraldia jaialdiaren barruan antolatutako Badok Geroa kontzertuan. Anariren Zure aurrekari penalak diskoko “Hareago” kantua elkarrekin abestu zuten Bilboko Campos antzokian, eta bi ahotsen arteko uztarketaren magia areto osora zabaldu zen. Momentu berezi hori jasotzen duen bideoa ikusgai duzu lerro hauen azpian.

Horren aurretik, Maddi Oihenartek eman zion hasiera gaualdiari. Doi diskoa aurkeztu zuen kantari zuberotarrak, Jeremie Garat, Jimmy Arrabit eta Pascal Humbert musikariez lagunduta. Ondoren, Anari taldeak hartu zuen agertokia, Zure aurrekari penalak diskoan oinarritutako errepertorioa eskaintzeko.

Bezperan, Aguxtin Alkhatek eskaini zuen Badok Geroa kontzertuetako lehenengoa, La Ribera Kafetegian.

ETIKETAK:Aguxtin AlkhatAnariBadok GeroaJeremie GaratJimmy ArrabitLoraldiaMaddi Oihenart