Musika

badok

2016.04.21

badok

[BIDEOA] Aguxtin Alkhat Loraldia jaialdian

Aguxtin Alkhat kanta baxenafartarrak eskaini zuen Bilboko Loraldia Festibalaren barruan antolatutako Badok Geroa kontzertuetako lehenengoa. Azken urteetan taldekide izan dituen hiru musikariez lagunduta —Xan Bidegain (baxua), Julien Labat (gitarra) eta Pierre Sangla (bateria)—, Haizeen meneko lehen disko luzea osatzen duten folk-rock kantuak aletu zituen La Ribera kafetegian bildutakoen aurrean.

Joan den ostegunekoa Aguxtin Alkhaten azken kontzertuetako bat izan zen, laster geldialdia egingo duela iragarri baitu kantariak. Hemen duzue La Riberako kontzertuan hartutako irudiekin osatutako bideoa.

ETIKETAK:Aguxtin AlkhatBadok GeroaLoraldia