Musika

badok

2016.04.29

badok

[BIDEOA] Enkore eta Lagunak Loraldia jaialdian

Loraldia jaialdiaren barruan antolatutako Badok Geroa hiru kontzertuetako azkena eman zuen Enkore taldeak Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldi berezia izan zen, hainbat lagun gonbidatu baitzituen laukoteak taldearekin oholtzan abestera, Aiora Renteria (Zea Mays), Txapelpunk, Iokin Elortza (Seiurte) eta Pello Armendariz (Skakeitan), besteak beste. Kontzertuko irudiekin osatutako bideoa duzue behean.

Hona hemen emanaldiko zenbait argazki.

enkore

Xabi Hoo eta Urtzi Iza Enkore taldeko kideak, dena ematen Kafe Antzokian.

enkore txapelpunk

Iñigito Arrasate ‘Txapelpunk’ ere izan zen Kafe Antzokian.

enkore skakeitan

Pello Armendariz Skakeitan taldeko abeslariak kanta batean hartu zuen parte.

enkore kafe antzokia

Kafe Antzokia bete egin zuten Enkore taldearen jarraitzaileek.

enkore lagunak

Enkore eta lagunak, Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuaren amaieran.

ETIKETAK:Badok GeroaEnkoreLoraldiaSeiurteSkakeitanTxapelpunkZea Mays