Musika

badok

2020.01.28

badok

Bideoklip berria zabaldu du Willis Drummondek

Willis Drummond taldeak Zugzwang diskotik ateratako bigarren singlearen bideoklipa estreinatu berri du. “Bigarren aukera” abestia hautatu du hirukoteak iaz argitaratutako lan berriaren sustapenarekin jarraitzeko. “Lehentasuna” kantuaren bideoklipean bezala, Bira Produkzioak ekoiztetxea arduratu bideoklipa egiteaz.

Felix Buff bateria joleak aita hil ostean egindako abestia da, eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean sekuentzia plano bakarrean filmatutako bideoklipak agurraren momentua irudikatzen du. Heletan (Behe Nafarroa) filmatua dago, eta sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzunez, 40 lagun elkartu ziren bideoklipean agertzeko. Diskoan bezala, Anarik eta Joseba Irazokik ere parte hartu dute bideoklipean.

Willis Drummondek Miarritzeko Atabal aretoan joko du datorren ostiralean, hilak 31, Zugzwang aurkezteko biraren barruan. Pelax izango da talde gonbidatua, Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuan bezala.

ETIKETAK:AnariBira ProdukzioakJoseba IrazokiWillis Drummond