Musika

badok

2022.05.03

badok

Birkit taldearen “Inertzia” bideoklipa estreinatu dugu

Birkite Alonso kantari eta gitarrista bilbotarrak aro berri bat ireki zuen iaz bere musika ibilbidean, talde bat osatu eta harekin landu baitzuen Birkit izenpean argitaraturiko bigarren diskoa. Inertzia izenburuko lan horretan Ilargi Agirrek (bateria), Patxi Agirrek (baxua) eta Mikel Palenzuelak (gitarra) lagundu diote Alonsori kantuei forma eta soinua ematen. Diskoari izenburua eta hasiera ematen dion abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur. Maria Elorza zinemagile gasteiztarrak egin du ikus-entzunezko lana, inertziaren kontzeptua azaltzen duten artxiboko irudiak zein taldeari Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta kultur etxean hartutakoak erabiliz.

BIrkitek hiru kontzertu iragarri ditu datozen asteetarako: maiatzaren 13an, Gasteizko Gaztetxean; ekainaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian; eta uztailaren 15ean Zarauzko Munoan.

ETIKETAK:BirkitMaria Elorza