Musika

badok

2017.08.29

badok

Fermin Muguruzak Altsasuko gazteen alde joko du

Joan den urtean Altsasuko taberna batean guardia zibil batzuekin izandako liskarren ondorioz atxilotutako gazteen aldeko elkartasun kontzertua eskainiko du Fermin Muguruzak irailaren 9an Altsasun bertan. Gertaera haietan 10 gazte atxilotu zituzten, eta horietarik zazpi kartzelan sartu zituzten. Gaur egun hiru gazte espetxean daude oraindik. Black is Beltza ASM Sessions diskoa izango da Muguruzaren emanaldiaren ardatza, eta Irungo musikariarekin batera Chalart 58 ekoizleak eta Matah abeslariak osatuko dute egitaraua. Altsasuko Gurasoak elkarteak antolatu du kontzertua eta sarrerak dagoeneko salgai daude Iortia kultur etxean.

Black is beltza afixa

Altsasukoa izango da orain arte argitaratutako azken diskoa aurkezteko Fermin Muguruzak Euskal Herrian eskaintzen duen lehen kontzertua. Joan den udaberrian bira txiki bat egin zuen Katalunian Chalart 58, Matah eta Josep Blanes tronboi jotzailearekin, eta bost kontzertu eskaini zituen Bartzelonan eta Gironan, besteak beste. Altsasukoa baina, dub sessions formatuan eskainiko duen azken saioa izango da.

FM DUB Sessions

Fermin Muguruzak ‘La Directa’ hedabidearen urtemuga ospatzeko apirilean Bartzelonan eskainitako kontzertua. (Nou Barris)

Ekainean, Donostiako Udalaren Adarra saria jasotzeko kontzertu gogoangarria eman zuen Muguruzak Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Micaela Chalmeta Big Bandak lagunduta.

ETIKETAK:AltsasuChalart 58Fermin MuguruzaMatah