Musika

badok

2021.06.04

badok

-Gailuren bideoklip berria estreinatu dugu, “Baserritar bati entzun ondoren”

Mikel Abrego bateria joleak (Bap!!, Negu Gorriak, Fermin Muguruza, Anari…) 90eko hamarkadaren amaieran sortutako -Gailu izeneko proiektua bueltan da. Kutxa beltza izeneko disko laburra kaleratu zuenetik ia hogei urte geroago, lan berria argitaratuko du ekainaren 18an. Oraingo honetan, Mikel Abregoz gain (bateria, ahotsa, sanplerrak), Okene Abregok (ahotsa, sanplerrak) eta Xabier Olazabal Drake-k (baxua, kontrabaxua, ahotsa, txistua) osatzen dute -Gailu eta hiruren artean ondu dute Begiak, egiak ba ote? izenburuko diskoa (Bidehuts).

Lan horretako aurrerapen abestiaren bideoklipa, “Baserritar bati entzun ondoren”, estreinatu dugu gaur. Zubiarrain-dar Pablo Txikaren bertso batzuk musikatu ditu hirukoteak abesti horretan.

-Gailuren lan berriak hamabi kanta biltzen ditu, estilo askotarikoak —rocka, elektronikoa, hardcorea…—, eta Garate estudioan (Andoain, Gipuzkoa) grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta ekoizlearekin. Diskoa CD eta LP formatuetan argitaratuko da eta dagoeneko aurresalmentan dago Bidehuts zigiluaren web orrian.

ETIKETAK:-gailüAnariBap!!BidehutsFermin MuguruzaMartxel ArkarazoMikel AbregoNegu GorriakOkene AbregoXabier Olazabal 'Drake'