2025.06.02
*Azaleko argazkia: Endika Portillo / FOKU
Hatortxu Rock jaialdiak osatuta dauka jada bere azkeneko ekitaldiaren programazioa. 98 bakarlari eta talde izango dira guztira Lakuntzan (Nafarroa) uztailaren 24tik 27ra bitartean egingo den elkartasun jaialdian, eta azkenekoak gaur bertan iragarri dituzte antolatzaileek. Hauek dira: Porrotx, Ene Kantak, Muga Zero, Moises No Duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos, Green Valley eta Amaiur. Azken talde hori, hamalau urteko etenaren ondoren itzuliko da agertokietara. 2004an ekin zion bere bideari erromeria taldeak, eta zazpi urtez 500 kontzertu inguru eskaini zituen.
Ez da beren-beregi Hatortxu Rocken itzuliko den talde bakarra, aurreko asteetan beste hainbat itzulera ere iragarri baitu jaialdiak: Afu, Autobus Magikoa, Latzen, Buitraker, Alaitz eta Maider, Never Surrender eta Skatu.
Erlazionatuta
Aipatutako musikari horiez gain, hauek ere izango dira azken Hatortxu Rocken:
Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, Odei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, DJ Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Sune, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Nogen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, DJ Reimy, DJ Bull + DJ Jotatxo, DJ Fresa Morango eta Fillas De Cassandra.
Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonua 120 euroan dago, eta laster egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izango da.