Musika

badok

2016.06.15

badok

Hertzetan #9: Eraul

Kanaldude telebistak eta Radiokultura irrati digitalak  elkarrekin ekoizten duten Hertzetan‬ musika emankizunaren bederatzigarren alea ikusgai da jada. Aldi huntan, Donostiako Eraul taldea izan da gonbidatua. Folk, pop eta bluesetik elikatzen diren doinuek dute eraikitzen Eraul, malenkoniaren presentzia handiarekin. Hastapenean Asier Beramendi bakarka hasi bazen ere, sei taldekide dira orain taldean. Gitarra, biolontxeloa, pianoa, biolina, baxua eta bateriak dute Eraul osatzen. Proiektuaren bakarkakotik taldera, taldearen osaketa, Kutxa fundazioaren laguntza, Gaztea maketa lehiaketa, taldearen etorkizuna, hauek izan dira emankizunaren aipagaiak. Bigarren zatian, biniloaren hautaketa eta “A ala B” hautuen jokotik landa, taldekideek inprobisatu dute Game of Thrones-eko generikoarekin.

ETIKETAK:EraulHertzetanKanaldudeRadiokultura