Musika

badok

2016.01.27

badok

Hertzetan #4: Ekiza

RadioKultura irrati digitalak eta Kanaldude web telebistak elkarrekin landutako Hertzetan musika emankizunaren laugarren saioa ikusgai da dagoeneko. Ekiza izan da hil honetako gonbidatua. Bakarkako lehen diskoa, bH036-LP (Bidehuts), kaleratu berri du Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarristak, eta lan horretako abestiak aletu ditu, elkarrizketa tartekaturik, ia ordubeteko saioan.

Hertzetan saioaren aurreko hiru emankizunetan Giranice, 2zio eta Aguxtin Alkhat aritu dira.

ETIKETAK:EkizaHertzetanKanaldudeRadiokulturaWillis Drummond