2018.03.08
Markak dokumentalerako egindako musika Ensemble taldearekin hainbat hiritan aurkeztu ondoren, Aitor Etxebarriak El_Txef_A izenpean daraman disko-jartzaile lanari heldu dio berriz. Gernikako musikaria Mexikon da egun hauetan, bertan emango baititu hilabete osoa iraungo duen birako lehen saioak. Mexiko Hirian ireki zuen bira joan den igandean, eta datozen asteetan Mexikon ez ezik AEBetan eta Puerto Ricon ariko da El_Txef_A.
Hauek dira El_Txef_Aren birako datak eta lekuak:
Bira amaitu ondoren, Zarautzen izango da El_Txef_A, apirilaren 7an, Pro Zarautz surf lehiaketako egitarauaren barruan.