Musika

badok

2021.11.17

badok

Klak!son taldearen aurrerapena estreinatu dugu

Klak!son taldeak bere lehen disko luzea kaleratuko du datozen asteetan. Puntu urdin margula du izenburu Antzuolako (Gipuzkoa) boskotearen lan berriak, eta bertatik aukeratutako aurrerapen kantua estreinatu dugu gaur, “Alboan”. Joandako senideei eskainitako abestia da eta hemen entzun dezakezu.

Klak!son

Klak!son taldea

Aurretik bi lan labur argitaratuak ditu Klak!sonek: Zai at Devo City (2011) eta Denboraleak (2015). Oraingoan baina, ia ordubeteko lana osatu du. 13 abesti bildu eta grabatu ditu Antzuolako Artei musika laborategian. Taldekideak hasierako berberak dira: Mikel Bargiela (ahotsa), Ion Gurutz Biteri (teklatua), Aritz Ormazabal (baxua), Asier Alkorta (gitarra) eta Mikel Arriaran (bateria). Mukuru kolektiboko partaide da Klak!son eta haren zigilupean kaleratuko du Puntu urdin margula.

ETIKETAK:Klak!sonMukuru