Xabi Bandini musikariak bakarkako ibilbideko bigarren diskoa kaleratu du: 'Biba!'. Elektro-pop kutsuko sei abestiko bilduma aurkeztu zuen iazko Durangoko Azokaren ataritan. Asteotan zituen emanaldiak bertan behera gelditu ostean, 'streaming' bidezko zuzeneko bat egingo du gaur.... gehiago irakurri
Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, ‘Berria’ egunkariak sortzaileen etxeetan sartu nahi du, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko. Saio honetan, Anari kantariak "Efemerideak" abestiaren akordeak azaldu dizkigu eta ondoren abestia bera jo du.... gehiago irakurri
Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, 'Berria' egunkariak sortzaileen etxeetan sartu nahi du, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko; sofatik mundura. Lehen saioan, Jon Basaguren musikariak (Izaki Gardenak) kontzertua eskaini digu.... gehiago irakurri
Hamabostean behin, euskal musikari begiratua emango diote Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador 'Dunbala' podcast-aren gidariek. Diskoak, kontzertuak eta musikaren inguruko beste hainbat ikuspuntu izango dituzte solasgai saio bakoitzean.... gehiago irakurri
Thierry Bizkari abeslari eta perkusio joleakbere bigarren diskoa kaleratu du, aldi honetan bere izenean. 'Muda' izenburuko lanean "muda pertsonala zein artistikoa" aipatzen du Bizkarik pertsonaia ezberdinen bitartez.... gehiago irakurri
Gatibu taldeak martxoaren 28an Bilboko Bilbao Arena-Miribillan eskaini behar zuen kontzertua urriaren 31ra atzeratu dute, koronabirusen krisia dela eta. "Bizitzen ari garen krisiari aurre egiteko ardura pertsonalak eta kolektiboak hartzeko garaia da. Lehentasuna herritarron osasuna da", azaldu du taldeak.... gehiago irakurri
Mukuru kolektiboak eta Kanaldude telebistak abian jarritako 'Mukuru Zuzenean Nonahi' ekimenaren bigarren alea ikusgai da dagoeneko. Oraingoan Paxkal Irigoien musikariak grabatu du bideoa, Bartzelonako tren geltoki batean. ... gehiago irakurri
"Muskuloren musikak aukera zabalak eskaintzen dizkigu, instrumentu, kontzeptu, doinu eta hots bilduma oso bat jartzen baitu gure esku, geuk ere beraien jolasean parte har dezagun". (Jon Urzelai)... gehiago irakurri
Pettik Noam Chomsky pentsalariaren gogoetak oinarri hartuz disko bat osatu du Harkaitz Canorekin batera, 'Manipulazio estrategiak', eta Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan aurkeztuko du datorren igandean, Guggenheim museoan. Rocka, folka, bluesa eta bossa nova uztartzen dituen disko kontzeptuala da.... gehiago irakurri
Nire-k —Lisabö taldeko kide ohi Ivan Zabalegiren bakarkako proiektuak— 'Hemeretzi' bigarren diskoa kaleratu du, country eta folk doinuetatik abiatuta rockera jotzen duen lana. Lana aurkezteko lehen kontzertua emango du larunbat honetan, Irungo Kabigorrin.... gehiago irakurri