Belatz taldearen 'Hotz egin duen arren' diskoarekin amaitu da Banden Lehia sariketaren ibilbidea. Rockaren adar guztietatik edaten du Gernikako taldeak, eta kaleratu berri duen diskoko zortzi kantuetan igar daiteke hori.... gehiago irakurri
Abenduaren 28an egingo da, Atarrabian, euskal preso eta errepresaliatuen aldeko jaialdia 'Maitasunaren apologia' lelopean. Hemezortzi talde ariko dira hiru eszenatokitan, tartean Iheskide, Su Ta Gar, Gatibu, Onki Xin, Koban eta Suaia eta Ama Rebel.... gehiago irakurri
Piano hutsezko hamasei kantu bildu ditu Joserra Senperenak, autoekoitzitako 'Existentzia minorrak' disko berrian. Donostiako Viktoria Eugenia Clubean aretoan grabatu zuen, maiatzean. "Ipuin bilduma baten gisan" ikusten ditu jasotako hamasei piezak.... gehiago irakurri
Donostiako Madeleine taldea izan da Kanaldude telebistako 'Dilindan' emankizuneko hirugarren gomita. 'Su hura' azken diskoa aurkeztera etorri dira eta bertako bost abesti eskaini dituzte Baionako Le Magneto aretoan grabatutako kontzertuan. ... gehiago irakurri
Beroa, ahaztezina eta gorabeheratsua. Horrelaxekoa izan zen ostegun iluntzean Bilboko Euskalduna jauregira bertaratutakook betirako oroimenean gordeko duguna: euskal rockaren bi erraldoik (Josu Zabalak eta Garik) gurean leienda handienetakoa den Hertzainak taldeari azken agurra eman ziotenekoa. ... gehiago irakurri
Esaten zuten ez zirela, baina badira. Hertzainak taldearen kantekin bi orduko emanaldi energikoa egin zuten Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokia goraino betetzen zuen jendearentzat. Kantuan eta dantzan aritu zen hasieratik oso alde izan zuten publikoa. ... gehiago irakurri
Zetak taldeak, Pello Reparazen egitasmo berriak, azaroaren 27an kaleratuko du bere lehen diskoa. Aurrez, baina, "ikus-entzunezko bizipen berezia" eskainiko du. Hitzordua azaroaren 16an izango da iragarri ez duten leku batean.... gehiago irakurri
Hainbat bitxikeria, ezusteko eta momentu gogoangarri bizi dira asteburuan Matxet Fest jaialdian. Ostiralean Urkok, Angel Altolagirrek, Anai Arrebak eta Akelarrek emandako kontzertuen kronika idatzi du Urko Ansak.... gehiago irakurri
Iker Martinez musikari oñatiarrak irailaren 26an argitaratuko du bere bigarren diskoa. "Lurralde berriak" du izenburu eta bertatik ateratako lehen singlearen bideoklipa estreinatu dugu gaur. (Argazkia: Itziar Bastarrika)... gehiago irakurri
Pasai Donibaneko Matxet txiringitoak 25 urte bete ditu, eta Altolagirre familiak behar bezala ospatu du pasa den asteburuan. Bi egun eta zortzi talde, iragana eta oraina. Matxet fest! jaialdiaren ezusteko desiratuena Jousilouli taldearen itzulera izan da, hamabost urteren ondoren.... gehiago irakurri