Musika

badok

2018.09.14

badok

Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du Bonberenean

Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an, Tolosako Bonberenea gaztetxean. Kontzertu horretarako sarrerak 8 eurotan jarriko dituzte salgai. Berako (Nafarroa) musikariak Bonberenean grabatzen duen bigarren diskoa izango da, duela hamar urte Awañak grabatu baitzuen bertan. Orduan Rafa Aceves pianista izan zuen alboan Pettik disko nagusiki akustikoa egiteko; oraingoan bakarka ariko da, “kantautore moduan”, Bonbereneak azaldu duenez.

IMG-20180914-WA0000

Pettirenarekin hiru izango dira udazkenean grabatuko diren zuzeneko diskoak: Willis Drummond taldeak urriaren 13an egingo du Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean eta Ruper Ordorikak abenduaren 15ean eta 16an Bilboko Kafe Antzokian.

Pettiren hurrengo emanaldiak hauek izango dira:

  • 2018/09/16
  • Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai
  • Et Incarnatus orkestra, Oñatiko Ganbara abesbatza, eta Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Naia Robles, Petti eta Maider
  • Oñatiko San Migel Parrokian, 19:00etan
  • 2018/09/23
  • Shot estudioaren aldeko jaialdia
  • Pablo Novoa eta Keu Agirretxea, Ruper Ordorika, Petti eta Barrenan semiak, Ines Osinaga, Zea Maysko Aiora eta Piti eta Huntza
  • Arrasateko Amaia Antzokian, 19etan

ETIKETAK:BonbereneaPettiRafa Aceves