Musika

badok

2018.04.26

badok

“Preverten kanta”, Patxuko Nice taldearen bideoklip berria

Patxuko Nice taldeak iaz argitaratutako Hego haizea, ego querido (Mauka) diskotik ateratako “Preverten kanta” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur BADOK atarian. Aipatu abestia Serge Gainsbourg kantari frantziarraren kantu baten moldaketa da, eta Ibon Irastorzak itzulitako hitzak ditu.

Joxe Ripiau eta Esne Beltza taldeetan aritu ondoren, Sergio Ordoñez Patxuko-k sortu zuen Patxuko Nice 2012. urtean. Oraingoz bi disko argitaratu ditu taldeak, 435.0 (5Gora, 2014) eta Hego haizea, ego querido. Aurten Zumarraga-Urretxun egitekoa den Kilometroak jaiaren abestian kolaboratu du Sergio Ordoñezek.

ETIKETAK:Esne BeltzaIbon IrastorzaJoxe RipiauMaukaPatxuko NiceSerge GainsbourgSergio Ordoñez 'Patxuko'