Ostiralean hasiko da festibala Irisarrin, eta lau gunetan hedatuko da programazioa. Musika talde anitzek azken lana aurkeztuko dute: Joseba Tapia, Frikun, Lumi, Odei, Xutik, Fizt & Furiuz edota Merina Gris. Sorkuntza «inportantea» dela erakusteko ahalegina egin du antolakuntzak.
... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Nahia Zubeldia eta Manu Matthys (Lumi taldeko kideak) Nahia Zubeldiak idatzitako olerki sorta bat eta Manu Matthysek bidean zituen doinu batzuk dira Lumi bikotearen 'Bezperen dirdira' diskoaren abiapuntua. Inoiz baino batuago aritu direla diote.... gehiago irakurri
Dantza giroan berotu du Donostiako Viktoria Eugenia antzokia, Adarra saria jaso ondorengo kontzertuan. Orkestra zabal batekin aritu da, eta Mixel Ducau eta Leturia izan ditu gonbidatu berezi.... gehiago irakurri
Esperientzia osoagoa eskaintzeko xedez dator Arkupehotsak egitasmoa. Musika talde hasiberriek plaza batean kontzertu bat emateaz gain, sormen egonaldia eta esperientziak partekatzeko bidelaguna ere izango dute.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Joseba Tapia Gazteak eta eszenatokiak, biak aipatu ditu maiz Joseba Tapiak: batzuk, haiengan giro indartsu bat ikusten duelako; besteak, bere lantoki nagusi eta kutuna direlako: «Nik kantuak kantatzeko egiten ditut».... gehiago irakurri
Lumi talde bakana da, talde handi guztiak izan ohi diren moduan. Euskal Herrian azken hamarkadan izan dugun loraldi elektronikoaren gailurra eta aspaldian iragarria zegoen istripu inprobable bat. Disko honek hein horretako aitortza izan beharko luke.... gehiago irakurri
Ez da ohikoa Ruper Ordorika kolaborazio lanetan entzutea, eta are gutxiago musika elektronikoko sortzaile baten alboan, baina Beñat Goitiak lortu du haren ahotsak "autotune geruzatxo batez" janztea "Mamuak eta izozkiak" abestia. ... gehiago irakurri
Taldeak bi kantuz osaturiko EP berria kaleratuko du uztailaren 2an. Egun horretan Resurrection Fest jaialdian joko du, Viveiron (Galizia), eta hori ospatzeko 'Vol. 5' izenburuko lana argitaratuko du. ... gehiago irakurri
1975. eta 1976. urteen artean egindako grabazioa da Elkarrek CD eta LP bikoitzeko formatuetan argitaratu duena. Xabier Montoiak idatzi dio hitzaurrea Laboa eta Artze anaien argitalpenari.... gehiago irakurri
Ina Iriondoren bakarkako proiektua talde bihurtu da, eta disko bat atera dute, askotariko bederatzi kantarekin. Elgoibarren aurkeztuko dute ostiralean, eta ondoren Bilbon eta Gorlizen ere. ... gehiago irakurri