Musika

badok

2022.11.30

badok

Nobedadeak BADOKen entzuteko aukera egongo da Durangoko Azokan

Bi urteko gorabeheren eta murrizketen ondoren, pandemiaren aurretik zuen itxura berreskuratuko du Durangoko Azokak abenduaren 7tik 11ra bitartean. 248 erakusmahai izango dira Landako gunean, eta 930 nobedade aurkeztuko dituzte: horietatik 141, musika produktuak. Azokan salgai egongo diren lanen lagin bat entzungai dago BADOKeko zerrenda honetan.

Gainera, BADOKekin elkarlanean, Durangoko Azokak indar berezia egingo du aurten musikaren sektorea sustatzeko. Salgai diren nobedadeak bisitariei eskura jartzeko, disko bakoitzeko kanta bat entzuteko aukera emango duen QR kode bat ipiniko dute erakusmahaietan.

Musikagintzak bizi duen egoeraren jakitun denez, sektorea sustatzeko bideak zabaldu ditu azokak. Nabarmendu egingo dute musikarien esparrua Landako gunean: Musikarien Plaza deituko diote. Bestalde, orain arte ez bezala, diskoak ez ezik, kamisetak, biserak eta poltsak saltzeko aukera ere izango dute musikariek.

Ahotsenea guneak hamabost urte beteko ditu aurten, eta egitarau oparoa antolatu dute azoka egunetarako. 47 talde ariko dira Plateruena kafe antzokiko agertokian. Aurten, ez da sarrerarik hartu beharko kontzertuetara sartzeko.

Hona hemen Ahotseneko egitaraua:

Abenduaren 7a, asteazkena

14:30. Olaia Inziarte: Lehengo lepotikan burua.
15:40. Maraca Diablo: Maraca Diablo.
16:50. Zakill: Pozoina.
18:00. Sua: Gorde genituen beldurrak.
19:10. Bolbora: Bizi zioa.
20:20. Goxua’n Salsa: Goxua’n Salsa.
21:30. Delirium Tremens: Hordago.

Abenduaren 8a, osteguna

11:00. Bilaka: Gernika.
12:10. Piztiak: XXX.
13:20. Ines Osinaga: #itsasoadabidebakarra.
14:30. Rodeo: Hybris.
15:40. Neomak: Neomak.
16:50. Hibai: Harizko zubiak.
18:00. Kurkuma: Bel3zidorrean hör.
19:10. Willis Drummond: Hala ere.
20:20. Kristonak: AhOBETEhORTZ.
21:30. Sutan: II.

Abenduaren 9a, ostirala

11:00. Lumi: Bezperen dirdira.
12:10. Ilargi: Beldurrekin dantzan.
13:20. Agur: Agur.
14:30. Mirua: Mirua.
15:40. XSakara: Lurrikarak.
16:50. Mugan: Bizirik ez bagaude.
18:00. Kokein: Atomika.
19:10. Keia: Erregaia.
20:20. MICE: Lautada.
21:30. Ezpalak: Hortz aina hots.

Abenduaren 10a, larunbata

11:00. Pasadena: Izpia.
12:10. Assata: Oasia.
13:20. Asla: Nire eguzkia.
14:30. Kyxo: Lyno.
15:40. Peru Galbete: Beiratu.
16:50. Esti Markez: Hitzekin jolasean.
18:00. Sega Sound Killers: Dolu.
19:10. Dukkha: Zain.
20:20. Bengo: Bizirik.
21:30. Odei: Terapia.

Abenduaren 11, igandea

11:00. Arima Soul: Arima Soul.
12:10. Fufu: Labanak.
13:20. Orbel: Lur hezean.
14:30. Txost!: Euri-ura.
15:40. Watson: Bobi.
16:50. Irtera: Irtera.
18:00. Merina Gris: Zerua orain.
19:10. Janus Lester: Ez gaitzala loak harrapatu.
20:20. Burutik: Hamabost segundu.
21:30. Mairu: Mäirü.

ETIKETAK:AhotseneaDurangoko Azoka