Musika

badok

2019.04.16

badok

ALBA taldearen lehen diskoa kaleratuko du Bidehutsek

ALBA taldearen lehen diskoaren argitalpena iragarri du Bidehuts kolektiboak. Maiatzaren 10ean kaleratuko du Hazparnen sortutako boskotearen estreinako lana. Bi gitarristak, bi bateria jotzailek eta baxu jotzaile batek osatzen dute taldea eta musika instrumentala lantzen dute. Diskoa Tolosako Bonberenea estudioan grabatu zuten iaz, Karlos Osinagarekin.

ALBArena ez da izango Bidehutsek aurten argitaratuko duen disko bakarra. Jupiter Jon lan berria grabatzen ari da —Amaren Alabak ahots talde zuberotarrak bertan kolaboratu du— eta Nire ere aurten kaleratzekoa da bigarren diskoa.

ETIKETAK:ALBAAmaren AlabakBidehutsJupiter JonKarlos OsinagaNire