Musika

badok

2019.06.07

badok

Berri Txarrak-en gonbidatuen zerrenda osatu dute

Zerrenda ehuneko ehunean itxita ez badago ere, dagoeneko ezagutzen ditugu Berri Txarrak-en Kobetamendiko kontzertuan parte hartuko duten gonbidatu gehienen izenak. Duela aste batzuk iragarritako bost izenei —El Drogas, Aiora Renteria, Iñaki Altolagirre ‘Matxet’, David Ruiz (La M.O.D.A.) eta Leire Iseo— beste hainbat gehitu zaizkie. Hauek dira, aipatuez gain, hirukotearen alboan Kobetamendiko eszenatokian uztailaren 14an agertuko diren lagun gonbidatuak: Anari, Broken Brothers Brass Band, Facu Diaz —umoregilea—, Jurgi Ekiza, Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian), Aitor Gorosabel, Toni Mejias (Los Chikos del Maiz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga ‘Txap’, Martí Perarnau (Mucho) eta Nerea Urbizu (Katamalo, Ene Kantak).

Kontzertu berezi horretarako sarrerak oraindik salgai daude tickets.berritxarrak.net helbidean.

BTX Kobetamendi afixa

ETIKETAK:Aiora RenteriaAitor GorosabelAnariAritz MendietaBerri TxarrakBroken Brothers Brass BandEkizaKarlos OsinagaNerea Urbizu