Musika

badok

2015.09.30

badok

Elkar Estudioa Sesioak, astebururo Hamaika TBn

Elkar diskoetxeak bultzaturiko Elkar Estudioa Sesioak ekimenaren barruan udaberrian grabatutako kontzertuak emititzen hasiko da Hamaika TB asteburu honetan. Guztira bederatzi kontzertu izango dira, eta ostiral gauetan ez ezik (22:00etan) larunbat arratsaldeetan ere (17:30ean) ikusi ahal izango dira.

Hauek dira bederatzi kontzertuen emisio datak eta taldeak:

https://youtu.be/2PRjfB7Pw2o

https://youtu.be/Gx7ypjPwJaw

https://youtu.be/FANO9ok754Y

https://youtu.be/P50l9MDwzII

  • Urriak 30-31: Libe

https://youtu.be/Y6gAvyXqI24

https://youtu.be/AbTpJa9nLqc

https://youtu.be/Tn_0blgTFJo

Elkar Estudioa Sesioak ekimena iaz jarri zuen martxan Elkar diskoetxeak, lankidetzan Hamaika Telebistarekin. Ibilbidearen hastapenetan dauden talde eta bakarlariei diskoetxearen Donostiako estudio profesionalean jotzeko aukera ematea, emanaldia grabatzea eta hura telebistaren bidez zabaltzea da egitasmoaren funtsa. Iaz bezala, Elkar Estudioa Sesioak-eko bederatzi emanaldietako kantu banarekin osaturiko bilduma argitaratu du Elkar diskoetxeak urrian.

Iaz beste bederatzi taldek hartu zuten parte Elkar Estudioak Sesioak ekimenean, besteak beste, Izaki Gardenak, Seiurte, Kasernarat, Odolaren Mintzoa, Skasti, Aguxtin Alkhat… Emanaldi guztiak hemen ikus daitezke.

ETIKETAK:22m2Aguxtin AlkhatBegiz BegiBeñat IgerabideElkarElkar Estudioa SesioakEskean KristöHamaika TelebistaIzaki GardenakJoseba B. LenoirKasernaratLibeLou TopetOdolaren MintzoaPerlakSeiurteSkastiSueder