Musika

badok

2019.11.26

badok

“Hotza da NY is cold”, Mikel Urdangarinen lan berria

Mikel Urdangarinek “Hotza da NY is cold” zuzeneko diskoa argitaratuko du Durangoko Azokan. Izar & Star zikloaren ekimenez Leonard Cohenen abestiak jotzeko 2016ko udazkenean eskainitako kontzertuetan grabatutako lana da eta 17 abesti biltzen ditu, horietako 10 Cohenenak eta gainerakoak Zornotzako (Bizkaia) abeslariarenak. Horietako bat, diskoari hasiera ematen dion “Urriko poema”, hemen entzun dezakezu.

Plantilla Cubierta 12 Standard 3 mm - Press Play Vinyl

Alain Urrutiak egin du diskoaren diseinua.

*ZART kolektiboak argitaratuko du Urdangarinen diskoa. Hainbat artistak osatzen dute talde hori, Harkaitz Cano eta Elizabeth Macklin idazleek, Rafa Rueda musikariak eta Urdangarinek berak, besteak beste. Hortaz, argitalpen berezia izango du diskoak, grabazioa LP eta CD formatuetan eta Alain Urrutia artistaren lamina bat —Harkaitz Canoren eta John Potterren testu banarekin— bilduko baititu. 1.000 aleko tirada mugatua izango du.

Izar & Star zikloan bi kontzertu eskaini zituen Urdangarinek Leonard Cohenen obra ohoratzeko. Bata, Bilboko Campos antzokian, eta Donostiako Tabakaleran, bestea. Emanaldi haietan Cohenen hainbat abesti klasiko eta hain ezagunak ez direnak interpretatu zituen Urdangarinek, abestien jatorrizko hizkuntzan, ingelesez. Ondoan hiru musikari izan zituen: Koldo Uriarte —teklatuak, pianoa, melodika—, Jon Cañaveras —baxua eta kontrabaxua— eta Nika Bitxiasvili —biolina—.

ETIKETAK:Alain UrrutiaElizabeth MacklinHarkaitz CanoLeonard CohenMikel UrdangarinZART