Musika

badok

2020.09.17

badok

Itoizen “Astelehen urdin batean” moldatu du Maraca Diablok

Maraca Diablo, Ina Iriondoren bakarkako proiektua, talde bilakatu da eta udan grabatutako abesti bat plazaratu du aurkezpen gisa. Itoiz taldearen lehen diskoko “Astelehen urdin batean” moldatu du hirukoteak —Rafa Furnier (bateria), Josu Iriondo (baxua) eta Ina Iriondo (ahotsa, gitarra eta programazioak)—, rock distortsionatu eta atmosferikoaren eremura eramanez. Duela hilabete batzuk beste bertsio bat zabaldu zuen Maraca Diablok, Kraftwerk taldearen “Das Model” abestiarena (“Modeloa”).

Mendaroko Gararock jaialdian jotzekoa zen Maraca Diablo uda honetan baina bertan behera geratu ondoren, Itoizen bertsioa grabatzea erabaki zuten. Ina Iriondoren El Cubo estudioan grabatu dute abestia, eta Soraia Urbieta koruetan eta Anita Munlet teklatuetan izan dituzte kolaboratzaile. Hirukotea errepertorioa lantzen ari da lokalean, ahal duenean kontzertuak ematen hasteko.

ETIKETAK:Ina IriondoItoizJosu IriondoMaraca DiabloRafa Furnier