Musika

badok

2020.11.03

badok

Jabier Muguruzaren umeentzako disko berriaren aurrerapena

Haurrentzako kantuen esparrura itzuli da Jabier Muguruza disko berrian. Oker (txakurra da) izenburua du eta Iñaki Irazu idazlearekin elkarlanean ondu du Irungo musikariak. Diskoari hasiera ematen dion abestia estreinatu dugu gaur. Hemen entzun dezakezu.

OKER portada

‘Oker (txakurra da)’ diskoaren azala.

Diskoa grabatzeko Jean Marie Ekai (gitarra), Dents Benarrosh (perkusioa) eta Mikel Azpiroz (teklatua) musikariengana jo du Muguruzak. Ahotsetan berriz, Nieves Arillak lagundu dio. Hori da, hain zuzen, diskoak dakarren berritasunetako bat Muguruzak umeentzat grabatu dituen aurreko diskoen aldean, haietan umeak kantari jarri baitzituen musikariak.

Jabier Muguruzak grabatzen duen haurrentzako laugarren diskoa da Oker (txakurra da). Izan ere, bere bakarkako lehen lana txikienentzako disko bat izan zen, Ja, ja (IZ, 1989). Ondoren etorri ziren Nire gorputza (Mara Mara, 2005) —Juan Kruz Igerabiderekin egindakoa— eta Harrizko hiztegia (Mara Mara, 2016) —Bernardo Atxagarenak dira hitzak—.

ETIKETAK:Bernardo AtxagaDents BenarroshIñaki IrazuJabier MuguruzaJean Marie EkaiJuan Kruz IgerabideMikel AzpirozNieves Arilla