Musika

badok

2019.01.23

badok

Lisabök zazpi kontzertu joko ditu lan berria aurkezteko

Lisabö taldeak zazpi kontzertuko bira iragarri du. Aurretik jakina zen Bartzelonako Primavera Sound eta Portoko NOS jaialdietan parte hartu behar zuela (maiatzaren 31n eta ekainaren 7an, hurrenez hurren) eta atzo jakin genuen Sarako (Lapurdi) UsoPop festibalean ere joko duela maiatzaren 25ean. Horiez gain, beste lau kontzertu emango ditu Lisabök Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts, 2018) diskoa aurkezteko. Martxoaren 2an Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean joko du, martxoaren 21ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan —bi emanaldi horietan Mursego izango da gonbidatua—, apirilaren 13an Iruñeko Indara aretoan —Vulk taldearekin— eta apirilaren 14an Bilboko Kafe Antzokian —Elle Belga bikotearekin—.  Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Bilboko emanaldietarako.

lisabo zuzen

Lisabö 2019: Eneko Aranzasti, Jabi Manterola, Xabi Zabala, Borja Toval, Sergio Gonzalez eta Karlos Osinaga. (Galder Izagirre @diapositivisme_studio)

Zuzenekoetan seikote gisa azalduko da Lisabö. Karlos Osinagak, Jabi Manterolak, Eneko Aranzastik eta Xabi Zabalak osatutako muinari beste bi musikari gehituko zaizkio: Borja Toval (Sacco) eta Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun…).

ETIKETAK:BidehutsElle BelgaIzaeraLisaböMursegoSaccoSorkun