Musika

badok

2015.09.25

badok

Lou Topeten bigarren singlea eta lehen aurkezpen datak

Lou Topet taldeak eta Harkaitz Cano idazleak urriaren amaieran kaleratuko duten Abesti bat gutxiago disko-liburuaren bigarren aurrerapen kantua aurkezten dizuegu. John Hiatt kantari estatubatuarrak Same Old Man diskoan (2008) grabatutako “Hurt My Baby” kantuaren moldaketa egin du Zarauzko laukoteak, eta Canok euskaratu ditu hitzak. Hemen entzun dezakezu “Nork mindu hau” kantua, duela egun batzuk aurkeztutako beste abestiarekin batera: “Loreak non dira”, Pete Seegerren bertsioa.

LOU TOPET

Lou Topet eta Harkaitz Cano, Andoaingo Garate estudioan.

Bestalde, dagoeneko lotuta daude disko-liburua aurkezteko lehen emanaldien datak:

  • Urriak 31: Le Bukowski aretoa (Donostia)
  • Azaroak 6: Modelo aretoa (Zarautz)
  • Azaroak 29: Sanagustin aretoa (Azpeitia)
  • Abenduak 11: Bartzelona
  • Urtarrilak 2: Plateruena kafe antzokia (Durango)
  • Urtarrilak 7: Kafe Antzokia (Bilbo)
  • Urtarrilak 8: Zentral aretoa (Iruñea)

Emanaldiotan, Bartzelonakoan izan ezik, Giorgio Bassmatti ariko da Lou Topeten aurretik.

ETIKETAK:Harkaitz CanoLou TopetRafa Rueda