Musika

badok

2020.10.09

badok

Ahotsa da tresna nagusia Rafa Ruedaren disko berrian

Azaroaren amaieran kaleratuko du Rafa Rueda kantariak bere disko berria, Rueda. Gitarra, elektronika, literatura eta, batez ere, ahotsa ditu osagai lan horrek, *ZART kolektiboak azaldu duenez. Alain Urrutia artistak diseinatu du diskoaren azala.

RUEDA PROMO

Alain Urrutiak Rafa Ruedaren disko berrirako egindako azala.

Hiri kristalezkoa diskoan irekitako bideari eutsi dio Ruedak bere seigarren lan honetan. Jon Agirrezabalaga soinu teknikariarekin egin du lan berriz ere Bilboko El Tigre estudioan, eta haren esku utzi du ekoizpen artistikoa, grabaketa eta elektronikaren erabilera. Halaber, hainbat idazlerengana jo du Mungiako kantariak diskoko zortzi abestien letrak osatzeko. Oraingoan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.

Baina diskoaren berritasunetako bat ahotsaren pisua da. Musika tresna guztien artean “nagusia” dela azaldu du *ZART kolektiboak, eta hainbat kantutan Euskaria gazte abesbatzaren parte hartzea nabarmendu du.

Diskoak azaroaren amaieran ikusiko du argia, baina aurresalmenta martxan jarri dute jada, *ZART kolektiboaren webgunean.

ETIKETAK:Alain UrrutiaAudre LordeElena OlabeInge MullerIñigo AstizJon AgirrezabalagaJoseba SarrionandiaJosu GoikoetxeaMari Luz EstebanRafa RuedaZART