Musika

badok

2021.05.05

badok

Audience taldearen lan berriko aurrerapena estreinatu dugu

Diskorik atera gabe lau urteko etenaldiari amaiera emango dio Audience taldeak ekainean Tolesdurak lanarekin. Gernika-Lumoko (Bizkaia) taldeak iragarri berri duenez, disko bikoitza izango da eta Bidehuts zigiluak argitaratuko du. Disko horretako aurrerapen abestia, “Mauka”, estreinatu dugu gaur, eta hemen entzun dezakezu.

AudienceMendaro1

Audience taldearen bederatzigarren diskoa da ‘Tolesdurak’. (Nagore Legarreta)

Aurreko diskoa, Islak (Bidehuts, 2017), Kuban grabatu zuen taldeak, Kaki Arkarazo soinu teknikari eta ekoizlearekin, eta Big Affair (Bidehuts, 2013) AEBetan John Agnellorekin, baina lan berria grabatzeko Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudiora itzuli da boskotea. 16 abestik osatzen dute diskoa, tartean pare bat interludio. 2002. urtean hasitako ibilbidearen bederatzigarren diskoa izango da Tolesdurak.

Audience Tolesdurak

Nagore Legarreta eta Roberto Quintanak egin dute diskoaren azala.

Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen joko du, eta astebete geroago, ekainaren 26an, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.

ETIKETAK:AudienceBidehuts