Musika

badok

2021.03.03

badok

Labeguerieren “Elur egin du” bere egin du Amaia Hiriartek

Martxoaren 4an beteko dira ehun urte Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren urratzailea jaio zela, eta Berria egunkariak nost musikariri eskatu die Labeguerieren bertsio bana egiteko. Olatz Salvador, Jurgi Ekiza, Amaia Hiriart (Habia), Joseba Irazoki eta Petti abeslariek grabatu dituzte bertsio horiek, eta aste honetan argitaratuko dira Berria-ren webgunean, egun bakoitzeko bertsio bat, martxoaren 1 eta martxoaren 5 artean. Amaia Hiriatek “Elur egin du” moldatu du biolotxeloarekin, Labegueriek sortu eta Erramun Martikorenak Primaderari diskoan grabatutako abestia.

Amaia Hiriartek (Tours, Frantzia, 1997)  biolontxelo ikasketak egin zituen lehendabizi Hazparnen (Lapurdi), ondoren Baionako kontserbatorioan, eta azkenik, 2017an, biolontxelo klasikoko diploma eskuratu zuen Fresnesen. Modu paraleloan, gaur egungo musiken diploma lortu zuen 2018an San Bisentseko kontserbatorioan. Gaur egun, LagunArte konpainiak muntatutako Habia hari hirukotean parte hartzen du kantari eta biolontxelo jotzaile gisa. Animalia naiz eta diskoa ateratzear da taldea.

Labeguerieren omenezko bertsio-sortaren aurreko bi aleak Joseba Irazokik eta Olatz Salvadorrek egin dituzte.

ETIKETAK:Amaia HiriartBerriaErramun MartikorenaHabiaMixel Labeguerie