Musika

badok

2021.02.26

badok

Astea laburrean #24

IHESKIDE disko berria grabatzen ari da Haritz Harregiren estudioan, Usurbilen (Gipuzkoa). Sei urte igaro dira aurreko diskoa, Garaitu ez gaituztelako, kaleratu zuenetik eta eszenatokietatik kanpo bost urte igaro ondoren zuzenekoetara itzuli zen duela egun batzuk Elorrion. Des-kontrol taldeko lagunek kolaboratu dute grabazioan eta orain nahasketekin hasiko dira.

Iheskide Higain 2021

Iheskide taldeko kideak, Haritz Harregi soinu teknikariarekin.

ESAN OZENKI diskoetxea sortu zela 30 urte beteko dira aurten eta horren harira hainbat berrargitalpen iragarri ditu Elkar diskoetxeak. Zehazki, Negu Gorriak taldearen lau disko —Gure jarrera, Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30, Ideia zabaldu eta Salam, agur— eta Anestesiaren lehen EPa, Toki berean, binilo formatuan argitaratuko ditu datozen hilabeteetan. Informazio gehiago hemen.

Esan Ozenki

ENEKORA, Eneko Larrañaga kora jotzailearen proiektua, bere ibilbidearen amaierara iritsi da. Afrikako musika euskarara ekarri ditu Enekorak bi diskotan; Kora izpiak (2013) eta Nahiago maitatzea (2017). Larrañagak azaldu duenez, gaur egun ahotsa eta gitarrarekin ari da musika sortzen. “Nire musikaren sustraira itzuli naiz”, adierazi du, baina ez du erabat itxi Enekoraren proiektuaren atea.

enekora berria

Eneko Larrañaga (eskuinetik bigarrena), Enekorako beste musikariekin.

LORALDIA jaialdiaren zazpigarren ekitaldia martxoaren 9tik 28ra egingo da eta musikaren atalean, besteak beste, Haizea Martiartu, Zetak eta Basabiren kontzertuak eskainiko ditu, baita Loreak eta zauriak: Xabier Leteri kantari ikuskizunaren emanaldia ere. Egitarau osoa: www.loraldia.eus

→ BURU ARIN rap abeslariak Amets gaiztoak, amets goxoak disko berria kaleratu du. Ibon Navas bilbotarraren bigarren lan luzea da, eta besteak beste, Odei Barrosoren (2zio) kolaborazioa du.

→ KONPOST taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du martxoaren 13an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ruben Sanchez, Jon Aranburu, Bingen Mendizabal (Hertzainak) eta Txerra Bolinaga (RIP) dira taldekideak, eta Joseba B. Lenoirrekin grabatu dute diskoa. Erraia zigiluak argitaratuko du.

Konpost azala

Konpost taldearen diskoaren azala.

→ KASERNA taldeak martxoaren 17an kaleratuko du lehen lana. Mr Pongo taldearen errautsetatik sortu da rap, funk eta rock proiektu berri hau. Taupakak azaldu duenez, “fusio dantzagarri eta energikoa letra kritiko eta aldarrikatzaileekin janzten dute, oholtza gainean grina eta indarra isladatuz momentu oro”.

Kaserna

Kaserna taldeko kideak.

ROTTEN XXI bigarren diskoa grabatzen ari da Iruñeko Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaiz soinu teknikariarekin. Oi! Baldorba lehen lana 2017an argitaratu zuen Larragako (Nafarroa) taldeak.

Rotten XIII

Bigarren diskoa grabatzen ari da Larragako taldea (Nafarroa).

NASTELEN taldeak grabazio berria sareratu du. Sei kantuk osatzen dute 3+2=4 lan berria, eta horietako bat Fist Fucking taldearen abesti baten moldaketa da. Captain Nemo, 30% edota Ladislao taldeetan aritutako musikariak elkartu dira Nastelenen.

Captura de pantalla 2021-02-24 a las 15.01.20

Juxe argazkilariaren irudi batek jantzi du azala.

DON INORREZ taldeak lan berria aurkeztu du aste honetan, Esku hutsik. Informazio gehiago hemen.

ARIMA taldeak maiatzaren 6ra arte atzeratu du Biluztasunez jantzita lan berriaren kaleratze-data. Aste honetan argitaratzekoa zen Muskizeko (Bizkaia) hirukotearen bigarren diskoa, baina “egoera dela-eta” itxarotea erabaki du.

IBIL BEDI taldeak bigarren diskoa argitaratu du. Beltxarga beltza izenburuko lanak folk-pop estiloko 11 kantu biltzen ditu eta horietako batean Anari kantariak kolaboratu du.

MIKEL IRAZOKI baxu jole nafarra (M-ak) Sega Sound Killers taldeko ekoizle eta kide berria da. Duela gutxi kanta berria aurkeztu du taldeak, “New sound”, eta martxoaren 13an Tolosako Bonberenean kontzertua eskainiko du.

EÑAUT ZUBIZARRETA biolontxelo jotzaileak egin du Mendian hil, hirian hil dokumentalaren musika, eta Forbidden Colours zigiluak argitaratu du. Iñaki Peña Bandresek doluari eskainitako trilogiaren azken alea da

ETIKETAK:ArimaBuru ArinDon InorrezEñaut ZubizarretaEnekoraEsan OzenkiIbil BediIheskideKasernaKonpostLoraldiaMikel IrazokiNastelenRotten XIIISega Sound Killers