Musika

badok

2021.03.04

badok

‘Aurtxo-aurtxoa’ moldatuz omendu du Ekizak Labeguerie

Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete dira gaur, eta Berria egunkariak eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratzen ari dira zenbait musikari. Gaur Jurgi Ekizaren txanda izan da. Willis Drummmond eta EraBatera taldeetako abeslariak “Aurtxo-aurtxoa” moldatu du, Labegueriek 1961ean grabatutako disko laburrean jasotako kanta.

Aurreko egunetan, Amaia Hiriart, Joseba Irazoki eta Olatz Salvadorrek egindako moldaketak ezagutu ditugu. Bihar Pettik itxiko du Labeguerieren jaiotzaren mendeurrenari eskainitako bertsio-sorta.

ETIKETAK:Amaia HiriartBerriaEkizaJoseba IrazokiMixel LabeguerieOlatz Salvador