Musika

badok

2022.10.21

badok

47 taldek parte hartuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Rocka, popa, elektronika, hip-hopa, reggaea, jazza, soula… Askotariko doinuek hartuko dute Ahotseneko agertokia abenduaren 7tik 11ra bitarte, Durangoko Azokan (Bizkaia). Denera, 47 taldek parte hartuko dute, 11:00etatik 22:00etara, etenik gabe. Kontzertuak Plateruenan egingo dituzte, eta aurten ez da izena eman beharko aurretik.

Aritz Loiola / Foku

Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’, iaz, Ahotsenean. (Aritz Loiola / Foku)

Talde batzuk lehen aldiz ariko dira Ahotsenean: Goxua’n Salsa, Neomak, Agur, Janus Lester, Keia, Irtera eta Mirua, besteak beste. Eta izango dira ibilbide luzekoak ere: Delirium Tremens, Willis Drummond eta Kokein, esaterako.

Rock eta pop doinuak izango dira nagusi. Horien ordezkari, Maraca Diablo, Zakill, Sua, Piztiak, Hibai, Kurkuma, Saia Goait, Ezpalak, Pasadena, Assata, Asla, Kyxo, Rukula, Rodeo, Dukkha, Fufu, MICE, Txost!, Orbel, Burutik, Kristonak eta Mairu taldeak. Pop elektronikoa ere egongo da, Merina Gris eta Lumi taldeen eskutik, baita hip-hopa ere, Bengo eta Ødei kantariekin. Bolbora eta Sutan taldeek ska-reggaea landuko dute, Muganek folka, eta Arima Soulek jazza eta soula, besteak beste.

Bestalde, euren lan berriak aurkeztuko dituzte Olaia Inziarte, Ilargi, Peru Galbete, Esti Markez eta Watson bakarlariek. Ines Osinaga musikariak ere bere proiektu berria aurkeztuko du, eta Bilaka kolektiboak dantza eta musika uztartuko ditu, emanaldi berezi batean. Kontzertu guztiak zuzenean emango dituzte durangokoazoka.eus webgunean.

ETIKETAK:AgurAhotseneaAslaAssataBilakaBurutikDelirium TremensDukkhaDurangoko AzokaEsti MarkezEzpalakFufuGoxua'n SalsaHibaiIlargiInes OsinagaIrteraJanus LesterKeiaKokeinKristonakKurkumaKyxoMairuMaraca DiabloMiceMiruaNeomakOlaia InziarteOrbelPasadenaPeru GalbetePiztiakRodeoRukulaSaia GoaitSuaTxost!WatsonWillis DrummondZakill